Azken hamarkadetan, hizkuntza-profesionalak merkatuak ezarritako teknologia-berrikuntzetara egokitu dira arian-arian, hasiera batean pertsonen esku soilik zeuden lanen eraginkortasuna hobetzeko garatutako teknologietara. Bestela esanda, hizkuntzetan eta itzulpengintzan adituek aurrerapen teknologikoen nondik norakoak ulertzen zituzten, beren lan-premiekin lotzen zituzten eta zeregin horietan txertatzen zituzten. Alabaina, egoera aldatu egin da. Gaur egun, adimen artifizialak (AA) eta hizkuntza naturalaren prozesamenduan (HP) oinarritutako teknologiek ez diete profesionalei laguntzen ordenagailuz lagundutako tresnek (OLI) egin ohi zuten bezala. Teknologia berrienek errotik aldatzen dituzte prozesu digitalak. Egun, profesional horientzat ez da beti erraza izaten teknologia horien helburua eta funtzionamendua ulertzea.
LT-LiDER proiektua
Erronkak
LT-LiDER proiektuak bi xede nagusi ditu:
- Alde batetik, gaur egun hizkuntzen zein itzulpengintzaren eremuan aditu gisa lan egiteko beharrezkoak diren hizkuntza-teknologien panorama deskribatu nahi du.
- Bestalde, material didaktikoak sortzea du helburu, hizkuntza eta itzulpengintza irakasleei eta trebatzaileei beren gaitasunak hobetzen laguntzeko eta hizkuntza eta itzulpengintzako geletan teknologiak integratzeko ikuspegi eta estrategia pedagogiko egokiak aukeratzea ahalbidetzeko.
Helburu nagusiak
LT-LiDERek hiru helburu nagusi ditu, eta horiek hainbat emaitza zehatz ekartzea espero da:
Hizkuntzetan eta itzulpengintzan adituak (bai profesionalak, bai trebatzaileak) sentsibilizatzea egungo teknologiak ulertzearen eta horiek aplikatzen ikastearen garrantziaz.
Trebakuntza-materialak sortzea, hizkuntzen eta itzulpengintzako profesionalei eta ikasleei egungo teknologiak aplikatzen laguntzeko. Arreta berezia eskainiko zaie hizkuntza- eta itzulpengintza-trebatzaileei (bai unibertsitateko irakasleei, bai etengabeko prestakuntzakoei), eta proiektuak, zehazki, teknologia horiek gelan nola txertatu jakiteko trebakuntza-materialak garatuko dira, hain zuzen ere, erakunde parte-hartzaileetan aurretiaz probatutakoak.
- Proiektuaren lehen faseetatik, emaitzak zabaltzea, hartzaileengana iristeko eta horiek proiektuaren emaitzetara erakartzeko, proiektua amaitu aurretik beren erreakzioak jaso ahal izateko.
Emaitzak
LT-LiDERek aurrez definitutako gaiei buruzko emaitzak ekoitziko ditu, zehatzago, itzulpengintzaren eremuko adituek eskainitako elkarrizketetan identifikatutako formakuntza-beharrei lotuak. Emaitza horien artean daude atzipen irekiko liburu bat eta bidelagun izango den bideo sorta, sarrera teknikoago baten ostean eszenatokietan oinarritutako ariketa praktikoekin hornitua. Espero dugu emaitza horiek eta beren zabalkundeak lagunduko duela itzulpen programak eguneratzen eta graduatuen enplegagarritasuna hobetzen.